Faka Energia ·
Fakak Urola KEren futbol eskola babestuko du datozen lau urteetan
Faka Energia Urola KEren babesle berria da: futbol eskolako taldeek gure logoa eramango dute kamisetan.

Faka Energia Urola KEren babesle berria da. Klubeko eta Fakako ordezkariek sinatutako akordioak lau urteko iraupena izango du.
Denbora horretan, klubeko futbol eskolako taldeek Fakaren babesa eramango dute beren kamiseta hori-urdinetan.
Eskualdeko oinarrizko kirola babestea gure inguruari egunero ematen digun konfiantza itzultzeko beste modu bat da. Aupa Urola!
