Faka Energia ·
Fakak «300 HARITZ» babesten du, Zinemiran hautatutako dokumentala
Euskal gastronomiaren identitateari buruzko dokumentala Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Zinemira sailean izango da, eta Faka Gipuzkoako Energia bere babesleen artean dago.
Faka Gipuzkoako Energiak 300 HARITZ dokumentala babesten du. Ideia oso gurea du abiapuntu: diotenez, lehen baserriak eraikitzeko 300 haritz behar ziren, eta basoa agortu zenean, egurrak harriari utzi zion lekua. Identitatea ere eraldatu egiten dela gogorarazteko modu bat, iraun ahal izateko.
Arantzazuko kriptan, Mahaia Kolektiboko 23 sukaldari biltzen dira euskal gastronomiaren sustraiak galdu gabe kide izatea, aurrera egitea eta eraldatzea zer den hausnartzeko.
Dokumentala Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean izango da, euskal parte-hartzea ordezkatzen duten lanen hautaketaren barruan. Mantala Gastronomyk eta BCulinaryk sustatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Fakaren babesarekin; Mugak ekoitzi du, eta Aitor Arangurenek zuzendu eta idatzi du.
Fakarentzat, horrelako proiektu bat babestea egunero egiten duenarekin bat dator: Gipuzkoatik eta Gipuzkoarentzat lan egitea, definitzen gaituena zainduz.
