Faka Energia ·
Fakaren 10 urte: hemengo energia ospatzeko gau bat
2024ko azaroaren 7an bezeroak, kolaboratzaileak eta lagunak bildu genituen gure lehen hamar urteak ospatzeko eta Gipuzkoatik kudeatutako energia hurbil batean sinetsi dutenak saritzeko.

Hamar urtek asko ematen dute. Aholkularitza gisa hasteko, bezeroz bezero hazteko eta gaur egun garen Gipuzkoako energia-enpresa bihurtzeko. 2024ko azaroaren 7an merezi bezala ospatu nahi izan genuen: posible egin duten pertsonez inguratuta.
Fakaren argi urdinaren azpian eta «Hemengoa» mezua agertokian zela, gauak esku-hartzeak, eskerrak eta egindako bidea gogoratzeko une ugari bildu zituen.
Aitortzen gaua ere izan zen. Gure sariak, Fakaren «F» bat, gurekin energia berdearen alde egin dutenei eman genizkien. Horien artean, Muxikako Udala, energia berdean sinetsi zuen lehen udala izateagatik saritua.
Eskerrik asko gau hartan lagundu ziguten guztiei eta egunero gugan konfiantza dutenei. Goazen hurrengo hamarretara.
