Faka Energia ·
Fakak babestutako «300 Haritz» dokumentala Zinemaldian estreinatu da
Mahaia Kolektiboaren dokumentala pantaila handira iritsi da Zinemiran, Donostia Zinemaldiak euskal zinemari eskainitako sailean, eta Irizar Sarirako lehian dago.

«300 Haritz» pantaila handira iritsi da. Dokumentala Zinemiran estreinatu da, Donostia Zinemaldiak euskal zinemari eskainitako sailean, eta Irizar Sarirako lehian dago.
Filmak Arantzazun sortutako galdera bati heltzen dio, estreinaldian ikusleekin partekatutakoari: nola egin aurrera jatorriarekiko lotura galdu gabe? Identitateari, lurraldeari eta gaur egungo euskal gastronomiari buruzko hausnarketa kolektiboa da, Mahaia Kolektiboak bultzatua.
Faka Gipuzkoako Energia proiektuaren babesleetako bat da, Gipuzkoa Landarekin batera. Grafismoak Chroma Estudioarenak dira, eta taldeak bereziki eskertzen die laguntza Arantzazu Lab-i, Donostiako Zinemaldiari eta Goikobenta Ostatuari.
Harro gaude garena eta nondik gatozen balioesten duen proiektu bat laguntzeaz: hemengo energia, kulturan ere.
